Pantaila honetan bertan gauzatuko da zentruko baliabideen erreserben kudeaketa. Horretarako:
Lehenik, ondoko datuak beteko ditugu:
- Maila-Gaia: zein maila eta gaietarako egingo den erreserba.
- Multzoak: erreserbatuko den baliabidea zein multzotakoa den.
- Baliabideak: erreserbatuko den baliabidea.
Behin datu hauek zehaztu ostean, egutegia bistaratuko da.
- “Aukeratu baliabidearen eguna” eremuan, erreserba zein egunetarako egingo dugun zehaztuko dugu. botoia klikatu ostean, pantailan egun horri dagokion asteko saio guztiak bistaratuko dira.
- botoien bitartez, astez mugi gaitezke.
- Aste-egun bateko saio batean baliabideren bat erreserbatzeko, saio horri dagokion botoia klikatuko dugu.
- Modu honetan, programak zuzenean erreserba gauzatuko du: adierazitako maila eta gairako aukeratutako baliabidea gordeko da.