Irakasle koadernoaren bertsio malgu honekĀ asko sinplifikatzen du irakasleen eguneroko kudeaketa-lanen gauzatzea. Haseratik edukiak denboralizatuta ez izateak, kurtsoan zeharreko jarduerak egokitu eta jarraipena burutzeko malgutasuna eskaintzen du. Modu honetan, errazagoa da kudeaketa hau gauzatzea.
Irakasle koadernoa bi erlaitzetan banatuta dago. Erlaitz bakoitza datuak bistaratzeko modu bat da:
- Astekoa: aste guztiko ikasgai eta jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.
- Ikasgaikoa: ikasgai bakoitzaren aste osoko jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.
Aurrez aipatu moduan, datu berdinak bi modu desberdinetan adierazten dira. Irakasle bakoitzari dagokio erabakitzea zein modutan egiten zaion erosoago lan egitea.