ERRESERBAK

Erlaitz honetan, baliabideen erreserben kudeaketa eta kontsulta gauza dezakegu. Horretarako, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:

  • Multzoa: kontsultatu nahi dugun baliabideari dagokion taldea.
  • Errekurtsoa: kontsultatu nahi dugun baliabidea.

Eremu hauek zehaztu ostean, baliabide honi dagokion egutegia bistaratuko da: asteko taulan markatuta agertuko dira baliabide hau erreserbatuta dagoen saioak (eguna eta ordua).

baliabideak_bb_eguteg

 

Ondokoak dira baliabideen kudeaketa aurrera eramateko gauzatu daitezkeen eragiketak:

  • Erreserba gehitu.
  • Erreserba editatu eta ezabatu.

 

ERRESERBA GEHITU

Aukeratutako baliabidea erreserbatu nahi dugun eguna eta orduari dagokion zeldan klikatuko dugu. Ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

baliabide_erreserba_deskr_ir

Irakaslea Erreserba zein irakasleren izenean gauzatu nahi den. Lanean ari garen perfileko datuekin beteko da eremu hau.
Langileak Erreserba langileren baten izenean egin nahi bada, zehaztu eremu honetan.
Gaia  Erreserba zein maila/talde/ikasgaitarako egin nahi den.  Lanean ari garen perfilari dagozkion taldeen artean aukeratu beharko da.
Data  Erreserba zein datatarako egin nahi den.  Egutegian klikatutako saioari dagokion datarekin beteko da automatikoki eremu hau.
Egunak  Erreserba zein astegunetarako egin nahi den.  Egutegian saioa aukeratzean automatikoki beteko da eremu hau.
Ordu tartea  Erreserba zein ordutatik zein ordutara gauzatu nahi den.  Egutegian saioa aukeratzean automatikoki beteko da eremu hau
Deskribapena  Erreserbaren inguruko informazioa.

Erreserba gauzatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

Arazorik egon ezean, erreserba gauzatu egingo da. Aukeratutako saioren batean aurrez erreserbarik egonez gero (erreserba masiboen kasuan, esaterako), ondokoa bezalako mezu bat bistaratuko da:

baliabideak_bb_erreserbaerror

  • OK: erreserba soilik libre dauden saioetarako egingo da (aurrez erreserbatutako saioetan ez).
  • Cancel: ez da inongo erreserbarik gauzatuko.

 

ERRESERBA EDITATU edo/eta EZABATU

Existitzen den erreserbaren bat ezabatu edo bertan aldaketak egin  daitezke ondokoa kontutan izanez gero:

  • Administrariak: edozein irakasle/langileren izenean egindako erreserbak alda/ezaba ditzake.
  • Irakasleak: bere izenean egindako erreserbak soilik alda/ezaba ditzake.

Horretarako ondoko pausuak jarraituko ditugu:

Klikatu erreserbari dagokion zeldan. Ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

baliabide_erreserba_aldatu

Hurrengo aukerak ditugu:

gorde ALDAKETA Editatu beharreko eremua aldatu ostean, “Gorde” botoia klikatu.
ezabatu  EZABAKETA  Aukeratutako erreserba ezabatzeko, “Ezabatu” botoia klikatu.
ezeztatu  EZEZTATU  Eragiketa ezeztatzeko.
“Erreserba guztiak batera ezabatu/aldatu nahi?”  ERRESERBA MASIBOAK  Aukeratutako erreserba masiboetarikoa bada, multzoko erreserba guztiak batera aldatu/editatu nahi izanez gero, aktibatu zelda hau. Hala izan ezean, desaktibatu.

Erreserba masiboen kasuan ondokoa bezalako leiho bat bistaratuko da:erreserbaaldatuezabatu

SAIOEN KUDEAKETA

Irakasle koadernoaren eguneroko erabilera, asteko agendako saioen kudeaketaren bitartez gauzatzen da. Saio baten izenburuaren gainean klikatzean, honen xehetasunak bistaratuko dira; besteak beste, esleituta dituen jarduerak, eta ikasgaiaren eguneroko jarraipena gauzatzeko erlaitzetara loturak (Hutsegiteak, Kalifikazioak, Jarraipena, Arau-hausteak eta Zereginak).

Pantaila hau bi eremutan banatuta dago:

  • Unitateak: pantailaren eskuin aldea. Programazioan (menu nagusiko “Kuadernoa” aukerako “Programazioa” atalean) definitutako unitateak (eta hauei dagozkien jarduera eta zereginak). Hau da, programaioa bera. Irakasle koaderno digitalaren zati estatikoa da: datu hauek urte batetik bestera mantendu egiten dira.
  • Saioko jarduerak:  pantailaren ezker-aldea. Saio bati dagozkion jarduerak dira.

ik_aa_unitateak

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

  • jarduera_gehitu: programazioan aurrez sortu gabeko jarduera bat saioari esleitzeko. Programazioan aurrez definitu gabeko jarduera bat saio batera esleitu ahal izateko. Modu honetan sortutako jarduerak ez dira programazioan txertatzen (asteko agendan bakarrik), beraz, ez dira datorren ikasturteko programazioan mantenduko.
  • zereginagehitu: zereginak gehitzeko. Programazioan aurrez definitu gabeko jarduera bat saio batera esleitu ahal izateko. Modu honetan sortutako zereginak ez dira programazioan txertatzen (asteko agendan bakarrik), beraz, ez dira datorren ikasturteko programazioan mantenduko.
  • Jarduera esleitu: aurrez programazioan zehaztutako jarduerak saioari esleitzeko.

JARDUERA GEHITU

Jarduera berri bat gehitzeko, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:

  • Unitatea: jarduera berri hau programazioan existitzen den Unitateren batean sartu nahi badugu, eremu honetan zehaztuko dugu Unitate hori; bestela, “Unitaterik gabe” aukera utziko dugu.
  • Jardueraren izenburua: gehitu nahi dugun jarduerari dagokion izena.
  • Jardueraren edukia: jardueraren aurkezpena edo/eta xehetasunak.
    • Inika testu editore bihurtzen da Unitate eta jarduera desberdinen edukiak modu txukunean antolatu eta multimedia baliabide desberdinak erabiltzeko aukera eskainiz.

ik_aa_jardsortu

 


JARDUERA ESLEITU

Eragiketa honen bitartez, saio bakoitzean programazioa zehazterakoan sortutako zein Unitate eta jarduera gauzatuko diren zehaztuko dugu.

Horretarako, jarduerak saio bati esleitzeko, eskuinaldean dagoen “Unitateak” eremuan zentratuko gara. Bertan ikus dezakegun Unitateen zerrendan ondoko informazioa eskaintzen da:

  • Aurreikusitako jarduera kopurua: Unitate hori osatzen duten jarduera kopurua.
  • Aurreikusitako jardueren egoera eta bakoitzaren kopurua:
    • Esleitu gabe (Berdez): jarduera ez da inongo saiorekin lotu.
    • Esleituta (Horiz): jarduera saioren bat -edo gehiagori- lotua izan da.
    • Emanda (Grisez): esleitutako jarduera amaitutzat eman da.

OHARRA: “Aurreikusitakoak” eremuko jarduera kopuruak ez du zertan “egoera” desberdinetako jarduera kopuruarekin bat etorri behar (hau da, “aurreikusitakoak” eremuko kopuruak ez du eremu berdeko, horiko eta griseko jarduera kopuruaren baturaren berdina izan behar).

 

Jarduera saio bati esleitzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:

(1) Unitateen zerrendatik interesatzen zaigunaren gainean klikatuko dugu (Adibidez, “Sarrera. Unibertso, Eguzkia eta Lurraren jatorria”).

(2) Jarraian, honi dagozkion jarduera desberdinak bistaratuko dira.

ik_aa_jardesleitu_3

 

(3) Hauen artetik interesatzen zaigunaren gainean klikatzean, automatikoki esleipena gauzatuko da.

ik_aa_jardesleitu_4

Goiko irudian ikus daitekeen moduan, esleipen prozesuan eman diren aldaketak ondokoak izan dira:

  • Saioari dagozkion xehetasunetan (ezkerreko eremua) “Sarrera. Unibertso, Eguzkia eta Lurraren jatorria” unitateko “Unibertsoaren ezagutza. Ideien eboluzioa” jarduera gehitu da plangintzan.
  • Unitateen zerrendan, (eskuineko eremuan) “Unibertsoaren ezagutza. Ideien eboluzioa” jarduera kolore berdetik horira pasa da (orain esleituta agertzen da).
  • Kontutan izan, saio bati jarduera bat baino gehiago eslei dakizkiokeela eta, modu berean, jarduera bera saio bat baino gehiagotara eslei daitekeela.
    • Jarduera bakoitzaren ondoan dagoen zatikian, izendatzaileak adierazten du zenbat saiotarako aurreikusi den jarduera hori; zenbakitzaileak, berriz, zenbat saiotan esleitua izan den.
    • Hau honela, “aurreikusitakoak” eremuko jarduera kopuruak ez du zertan “egoera” desberdinetako jarduera kopuruarekin bat etorri behar.

Iada esleitutako Unitate eta jarduerekin ondoko eragiketak gauza ditzakegu:

ik_aa_saioamaitu Saioa amaitutzat eman  Saioko edukiekin amaitu badugu, zelda hau aktibatuko dugu.
ik_aa_editatu Unitatea editatu  Unitateari dagokion botoi honetan klikatuz gero, unitatearen izenburua eta deskribapena editatzeko aukera izango dugu.
ik_aa_editatu Jarduera editatu Jarduerari dagokion botoi honetan klikatuz gero, unitatearen izenburua eta deskribapena editatzeko aukera izango dugu.
ik_aa_ezabatu Jarduera saiotik kendu  Esleitutako jarduera bat saiotik kendu nahi izanez gero, dagokion “zakarrontziaren ikonoan” klikatuko dugu.
ik_aa_jardamaitu Jarduera amaitutzat eman  Esleitutako jarduerarekin gehiago jarraituko ez badugu, zelda hau aktibatuko dugu.
Jarduera ebaluatu Behin planifikatutako jarduerak aurrera eraman direnean, hauen ebaluazioa gauzatu behar da. Horretarako, jardueraren izenburuaren gainean klikatzean irekiko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:

  • “IKT-ak erabili?”: IKTak erabili baditugu jarduera aurrera eramateko.
  • “Aurreikuspena”: Programazioan zehaztutako aurreikuspena bistaratuko da eremu honetan.
  • “Nola joan da?”: Jarduera gauzatu osteko ebaluazioa. (Aurreikuspeneko oharrak kopia ditzakegu ebaluazio-eremuan, horretarako dagoen loturan klikatuz).

ik_aa_jardebal

MARKOAK ORDUTEGIA

Menuko aukera honetan, ordutegi-taulen inguruko informazioa eskaintzen da. Hiru erlaitzetan banatuta dago:

  • Berria
  • Markoa aldatu.
  • Egutegi formatua.

Jarraian azalduko dugu erlaitz bakoitzaren funtzioa:

 

BERRIA

Pantaila honetan, ikastetxeko ordutegi desberdinak osatzeko erabilitako ordutegi markoak bistaratuko dira.

konf_ir_markoak

 

MARKOA ALDATU

Erlaitz honetan “Txantiloia” eremuan zehaztutako markoari dagozkion ordu-tarteak bistaratuko dira.

konf_ir_markoa_aldatu

 

EGUTEGI FORMATUA

Erlaitz honetan, “Txantiloia” eremuan kontsultatu nahi dugun markoa zehaztu ostean, marko horri dagozkion saioak (hauen hasera eta amaiera orduak) bistaratuko dira.

 

adm_ordutegi_markoa

 

EGUTEGIA

Urteko egutegi lektiboa kontsultatzeko pantaila da honakoa.

Pantailaren goikaldean dagoen “Aukeratu ikasturtea” eremuan, kontsultatu nahi den egutegia zehaztuko dugu:

adm_urteko_planinga

Bistaratutako taulan, zutabeetan hilabeteak adierazten dira; lerroetan hauei dagozkien egunak. Asteburuak kolore grisez markatuta erakusten dira.

Zeldek ondoko izaera izan dezakete:

  • Gorriz: jai-eguna.
  • Hizki urdinez: saio pertsonalak.

irakaslepr

Zeldaren gainean klikatuz gero, xehetasun gehiago kontsulta ditzakegu:

irakaslepr

 

HIBP

Berrikuntza HIBP kudeaketan aldaketak
Data 2017/03/31
Azalpena

HIBP dokumentuen kudeaketan aldaketak gauzatu dira, erabilera erosoagoa izan dadin: modu berri honekin, eranskinak hautatu eta dagokien formularioak beteko dira, beharrezko dokumentuak eskuratu ahal izateko.

Esteka https://help.inika.net/eu/errefortzua-hibp/

berrikuntzak_hibp