KUADERNOA: “IRAKASLEAREN KOADERNO DIGITALA”

Inikak badu, “irakasle koaderno digitala” deritzon modulo bat. Modulo honen bitartez, irakasle nahiz tutoreek eguneroko atazen kudeaketa gauza dezakete modu eroso batean: besteak beste, edukien planifikazioa eta gauzatzea, hutsegiteen kudeaketa, etab.

Irakasle eta tutoreek koaderno hau erabili ahal dezaten, ordea, administrariak aurrez konfigurazio lan batzuk burutu beharko ditu.

Koaderno digitalarekin aritzeko prozesua ondokoa litzateke:

  • Konfiguraketa: administrariari dagokio. Koadernoaren erabilerarako hainbat parametro zehaztu beharko ditu. Lan hauek, menu nagusiko “Konfigurazioa” ataleko “Kuadernoa” azpi-atalean gauzatuko dira.
  • Programazioa: koadernoa egunerokotasunean erabiltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da kudeatu nahi diren datuak sartzea. Hau da, ikasgaien programazioa zehaztea. Irakasle eta tutoreei dagokie lan hau (baina administrariak ere badu honetarako baimena). Lan hauek, “Kuadernoa” ataleko “Programazioa” azpi-atalean gauzatzen dira.
  • Kudeaketa: kuaderno digitalaren egunerokotasuneko erabilera. “Kuadernoa” ataleko “Asteko agenda” aukeraren bitartez gauzatzen da.

Jarraian azalduko ditugu koaderno digitalaren erabileraren inguruko zehaztapen guztiak:

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude