BALIABIDEAK IRAKASLEEI GORDE

Menuko aukera honen bitartez, irakasle bati baliabide bera denbora-tarte baterako erreserba diezaiokegu. Aukera hau administrariak bakarrik izango du. Horretarako ondoko eremuak beteko ditugu:

adm_baliabideak_erreserba2

  • Multzoak: baliabidea zein multzotakoa den.
  • Baliabideak: erreserbatu nahi den baliabidea.
  • Irakaslea: erreserba zein irakaslerentzat egin nahi den.
  • Maila-gaia: erreserba zein maila eta gairako gauzatu nahi den.
  • Asteko eguna: erreserba zein egunetarako gauzatu nahi den.
  • Ordua: erreserba zein saiotarako gauzatu nahi den.
  • Noiztik eta Nora: erreserba zein denbora-tartetarako gauzatu nahi den.

Datu hauek bete ostean,  plus_berdebotoia klikatuko dugu.

BALIABIDEEN EGUTEGIA

Pantaila honetan bertan gauzatuko da zentruko baliabideen erreserben kudeaketa. Horretarako:

Lehenik, ondoko datuak beteko ditugu:

adm_baliabideak_egutegia

  • Maila-Gaia: zein maila eta gaietarako egingo den erreserba.
  • Multzoak: erreserbatuko den baliabidea zein multzotakoa den.
  • Baliabideak: erreserbatuko den baliabidea.

Behin datu hauek zehaztu ostean, egutegia bistaratuko da.

adm_baliabideak_egutegia2

  • “Aukeratu baliabidearen eguna” eremuan, erreserba zein egunetarako egingo dugun zehaztuko dugu. tutoreprbotoia klikatu ostean, pantailan egun horri dagokion asteko saio guztiak bistaratuko dira.
  • tutorepr botoien bitartez, astez mugi gaitezke.
  • Aste-egun bateko saio batean baliabideren bat erreserbatzeko, saio horri dagokion  plus_berdebotoia klikatuko dugu.
  • Modu honetan, programak zuzenean erreserba gauzatuko du: adierazitako maila eta gairako aukeratutako baliabidea gordeko da.

adm_baliabideak_erreserba

 

SAIOAK EDITATU

Menuko aukera honen bitartez, zenbakitutako saio bakoitzari identifikatzaile kualitatibo bat ezar dakioke.

Adibidez, saioen defektuzko izendapena zenbakizkoa da: lehen saioa (1), bigarren saioa (2), etab.

Pantaila honen bitartez, saio bakoitza zein ordutatik zein ordutara den adieraz dezakegu, ondoren erreserbak kudeatzea errazagoa izan dadin.

adm_baliabideak_saioakeditatu

Saioen deskribapena zehaztu ostean, gorde botoia klikatuko dugu.

BALIABIDEAK GEHITU

Menuko aukera honen bitartez, zentruko baliabide bakoitza erregistratuko dugu (inbentario moduko bat egin, hain zuzen ere).

adm_baliabideak_gehitu

Baliabide bat erregistratzeko ondoko datuak beteko ditugu:

  • Baliabidearen izena (eus).
  • Baliabidearen izena (gaz).
  • Erreferentzia: baliabidearen identifikatzailea.
  • Gordelekua.
  • Multzoa: zein baliabide-multzotakoa den (aurreko atalean azalduta).

Datu hauek bete ostean, plus_berde botoia klikatuko dugu.

 

Zerrendako baliabideren batean egindako aldaketak gordetzeko,  gordebotoia klikatu.

Zerrendatik baliabideren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta  prcas2 botoia klikatu.

BALIABIDEEN MULTZOAK GEHITU

Baliabideen kudeaketa gauzatu ahal izateko, hauek multzotan bana ditzakegu. Horrela, adibidez, ondoko sailkapena izan dezakegu:

  • IKT – PORTATILAK: Portatil1, portatil2, etab.
  • IKT -ARDUINO: arduino1, arduino2, etab.
  • IKT – PROIEKTOREAK: Proiektorea1, proiektorea2, etab.
  • GELAK: Teknologia gela1, teknologia gela2, tailerra1, tailerra2, laborategia1, laborategia2, etab.

Atal honetan, multzokatze hau gauzatuko da (ondoren, multzo bakoitzari dagozkion baliabideen esleipena gauzatu ahal izateko).

adm_baliabideak_multzoak

Multzo berri bat gehitzeko, lehen lerroko “Multzoaern izena euskaraz” eta “Multzoaren izena erdaraz” eremuetan dagozkion izenak zehatuko ditugu.

adm_baliabideak_multzoak2

 

Jarraian, plus_berdebotoia klikatu eta zerrendan multzo berria gehituko dela ikusiko dugu.

Zerrendatik multzo berri bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta tutoreprbotoia klikatuko dugu.

BALIABIDEAK

Administrariari dagokio Inikaren erabileraren inguruko beharrezko konfiguraketa eta zehaztapenak gauzatzea. Menuko aukera honen bitartez, baliabide desberdinen kudeaketa gauzatu ahal izateko beharrezko zehaztapenak egin ahalko ditugu, beraz.

Alde batetik, zentruko baliabide desberdinen (ordenagailu, gela, material, etab.) inguruko prestaketa eta kudeaketa lanak gauzatuko ditu administrariak; bestetik, Inikak eskaintzen dituen funtzionalitate desberdinenak (dokumentuak, linkak, etab.).

adm_baliabideak

Jarraian azalduko dugu aukera bakoitza.

GURASOENTZAKO APPA

Atal hau, kontsultarako pantaila bat da. Honen bitartez, Inikaren “Gurasoentzat APP”aren inguruko hainbat datu kontsultatu ahal izango ditugu. Besteak beste: deskarga egin duten erabiltzaile kopurua, ordaindutako bertsioa darabilten erabiltzaile kopurua, erabiltzaile bakoitza zein ikasleen gurasori dagokion, etab.

adm_app

JANGELA

Menuko aukera honen bitartez jangelako zerbitzua erabiltzen duten ikasleen asistentziaren kontrola gauza dezakegu.

Bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Asistentzia: kontsultarako pantaila.
  • Kudeatu: asistentziaren kontrola eramateko pantaila.

ASISTENTZIA

jangelasistentzia

Pantaila honetan, zehaztutako datan jangela zerbitzuaren inguruko gora-beherak kontsultatu ahal izango dira.

  • “Ohiko bazkaltiarrak” eremuan, normalean zerbitzua erabiltzen dutenak bistaratuko dira.
  • “Ez-ohiko bazkaltiarrak” eremuan, normalean zerbitzua erabiltzen ez dutenak, baina adieraziko datan jangelan geratuko diren ikasleak bistaratuko dira

 

 

KUDEATU

Pantaila honetan bi eremu aurkituko ditugu:

  • OHIKO BAZKALTIARRAK: Egunero zerbitzu hau erabiliko duten ikasleen kudeaketa.
  • EZ OHIKO BAZKALTIARRAK: Normalean zerbitzu hau erabiltzen ez duten ikasleen kudeaketa.

adm_jangela

 

Hau honela, asistentzia kudeatzeko ondorengo pausuak jarraituko ditugu:

1.Data zehaztu: asistententzia kudeaketa gauzatu nahi den eguna zehaztu “Data aukeratu” eremuan, egutegian aukeratuta. (“Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez egunez alda gaitezke).adm_jangela_1

 

2.Ohiko bazkaltiarrak: zerrenda honetatik bertaratuko ez diren ikasleei dagokien “bertaratze” zutabeko zelda desaktibatu eta  tutorepr botoia klikatu.

3.Ez ohiko bazkaltiarrak: zerrenda honetan, adierazitako datan, normalean etortzen ez diren ikasleetatik  zeintzuk etorriko diren zehaztuko dugu. Horretarako, plus_berde botoia klikatuko dugu.

adm_jangela_3

Jarraian bistaratuko den leihoko “Ikaslea aukeratu” desplegablean adieraziko dugu datu hori.

adm_jangela_4

Datua gordetzeko, berriro plus_berde botoia klikatuko dugu.

4.Ez-ohiko bazkaltiarren zerrendan dagoen ikasleren bat ezabatu nahi izatekotan,  dagokion “Bertaratze” zutabeko zelda desaktibatu eta tutorepr botoia klikatu.