HIBP

Berrikuntza HIBP kudeaketan aldaketak
Data 2017/03/31
Azalpena

HIBP dokumentuen kudeaketan aldaketak gauzatu dira, erabilera erosoagoa izan dadin: modu berri honekin, eranskinak hautatu eta dagokien formularioak beteko dira, beharrezko dokumentuak eskuratu ahal izateko.

Esteka https://help.inika.net/eu/errefortzua-hibp/

berrikuntzak_hibp

2. NOTAK

2.NOTAK

Atal honetan, eInika bidez ikasleei notak nola sartu azalduko dugu. Jakin, notak sartzerako garaian, bide desberdinak jarraitu beharko ditugula irakaslearen perfilaren arabera: Irakasle perfilarekin modu batera, Tutore perfilarekin beste batera.

2.1 “IRAKASLE” PERFILA

“Irakasle” moduan notak sartu ahal izateko, Irakaslearen perfila aukeratuko dugu haserako orrian (lehen irudian agertzen den moduan).

Behin perfila zehaztuta, bide desberdinak jarraituko dira irakasle bakoitzaren ikasketa-mailaren arabera. Bide hauek, ondoko irudian (bigarren irudia) ageri dira:

Dibujo 4

2.1.1 “NOTAK” > “IKASGAIKO”: DBH eta Batxilergoan

Notak sartzeko, menuko “NOTAK” > “ IKASGAIKO” aukera erabili behar dute.

“MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztu eta gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da. Bertan kalifikatuko ditugu ikasleak. Zenbait kasutan, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurkituko ditugu: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira).

Dibujo 4

Bestalde, irakasle bakoitzak, dagokion ikasgai bakoitzeko hainbat estatistika ikusi ahalko ditu pantailaren beheko eremuan.  Goian,  ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus ditzake. behean, berriz, kontzeptu ezberdin horiei eman zaien ehunekoen  araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira. Behin notak sartzean,  Dibujo 4 botoia klikatuko dugu gorde daitezen.

2.1.2 “NOTAK” > “ZIKLOAK”: Zikloetan

Kasu honetan, menuko “NOTAK” > “ZIKLOAK. IKASGAIKO” aukera erabiliko dugu. “MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztu eta gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da.

Dibujo 4

Ikasle bakoitzeko honako zutabeak aurkituko ditugu:

  1.  Ikasleen izen-abizenak
  2.  Nota
  3.  Errekuperaketa
  4.  Jarrera
  5. Ebaluaketako hutsegite justifikatuen kopurua.
  6. Ebaluaketako hutsegite ez justifikatuen kopurua.
  7. Hutsegite ez justifikatuen eta gaiaren araberako %-en hutsegiteak.
  8. Oharra

Behar diren datuak betetakoan notak gordeko ditugu  Dibujo 4 botoia klikatuz.

Bestalde, irakasle bakoitzak dagokion ikasgai bakoitzeko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus ditzake.

2.1.3 “NOTAK” > “HELBURUKO”: LH eta HH-n

“NOTAK”> “HELBURUKO” aukera erabiliko dugu. Bertatik, ondoko pantailara iritsiko gara:

Dibujo 4

Hemen, “MAILA – GAIA” eta “IKASLEA” eremuak zehaztuko ditugu. Behin zehaztapen hauek egindakoan, eta beti ere Inikako konfigurazioaren arabera, bi pantaila posible bistara daitezke.

Bi kasuetan, bina lerro mota ikus ditzakegu: grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.

Jarraian, aurkitu ahal izango ditugun bi pantailak azalduko ditugu:

1.AUKERA

Dibujo 4

Kasu honetan, zerrendatutako esaldi guztiak aurredefinituta daude, beraz, esaldi hauek kalifikatuko ditugu.

Hor eskuinean dagoen Dibujo 4botoia klikatuz gero ondorengo pantaila agertuko zaigu eta bertan “helburua” eremuan zalbagarrian dauden aukeretatik nahi duguna aukeratuko genuke eta aldameneko “esaldiak” eremuan nahi dugun esaldia eskuz idatziko genuke.

Dibujo prueba

2.AUKERA

Dibujo prueba

Kasu honetan, goiko pantailan ikusten den moduan, esaldirik ez daukagu beraz aldamenean dagoen Dibujo 6ikonoan klikatuko dugu eta ondorengo pantaila agertuko zaigu.

Dibujo 5

Pantaila honetan kalifikatu nahi ditugun esaldiak aukeratuko ditugu ezkerraldeko zeldatxoa aktibatuz eta “Gorde” botoiari emango diogu. Behin gordetakoan aurreko pantailan bistaratuko genituzke esaldi horiek eta hor kalifikatu beharko ditugu eta gordetzeko Dibujo 4 botoiari emango diogu.

2.2 “TUTORE” PERFILA

“Tutore” moduan notak sartu ahal izateko, Tutorearen perfila aukeratuko dugu haserako orrian (lehen irudian agertzen den moduan).

Behin perfila zehaztuta, bide desberdinak jarraituko dira tutore bakoitzaren ikasketa-mailaren arabera. Bide hauek, ondoko irudian (bigarren irudian) ageri dira:

Dibujo jai eguna 1

2.2.1 “NOTAK” > “IKASLEKO”: DBH eta Batxilergoan

Tutore moduan ikasleren baten notak ikusi edo aldatzeko, “NOTAK” > “IKASLEKO” atala erabiliko da. “IKASLEA” eremua zehaztean, ikasle horri dagozkion ikasgaiak eta hauen kalifikazioak bistaratuko dira. Beheko eremuan, berriz, ikasgaiarekin erlazionatutako hainbat estatistika agertuko dira.

Dibujo jai eguna 1

Azkenik, tutoreak ikasleari ebaluaketako ohar orokor bat idazteko aukera dauka “IKASLEARI OHARRA” eremuan. Behin notak sartu (edo/eta oharra idatzita), Dibujo 4 botoia klikatuz gordeko ditugu.

2.2.2 “NOTAK” > “IKASLEKO. ZIKLO”: Zikloetan

Kasu honetan, “NOTAK” > “ZIKLOKA IKASLEKO” aukera erabiliko da.”MAILA” eta “IKASLEA” eremuak zehaztu ostean, aukeratutako ikaslearen gai guztiak bistaratuko dira. Beheko eremuan, berriz, tutoretzarekin erlazionatutako hainbat estatistika agertuko dira.

Dibujo jai eguna 1

Tutoreak, ikaslearen gai guztietako notak jartzeko aukeraz gain, beste hainbat aukera ere baditu:

  1. Lehenengo zutabean gaien izenak ikusi.
  2. Gaiko nota ikusi eta aldatu.
  3. Gaiko errekuperaketako nota ikusi eta aldatu.
  4. Jarrera kalifikatu.
  5. Gai eta ebaluaketa horretan izan dituen hutsegite justifikatu kopurua zehaztu.
  6. Gai eta ebaluaketa horretan izan dituen hutsegite ez justifikatu kopurua zehaztu.
  7. Hutsegite ez justifikatuen araberako ehunekoa kalkulatzen da (gaien ordu kopuruen arabera).
  8. Gaiko oharra idatzi.

Azkenik, tutoreak ikasleari ebaluaketako ohar orokor bat idazteko aukera dauka “IKASLEARI OHARRA” eremuan. Behin datuak sartuta, Dibujo 4 botoia klikatuko dugu gordetzeko.

2.2.3 “NOTAK” > “HELBURUKA IKASLEKO”: LH eta HH-n

“NOTAK”> “HELBURUKA IKASLEKO” aukera erabili behar da. Jarraian, “IKASLEA” eta “GAIA” zehaztuko dira.

Irakasleen kasuan gertatzen den moduan, ikasgaiko kalifikazioen informazioa bi modu desberdinetan aurkez daiteke (Inikako konfigurazioaren arabera).

Bi kasuetan, bina lerro mota ikus ditzakegu: grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta tutoreak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.

Jarraian, aurkitu ahal izango ditugun bi pantailak azalduko ditugu:

1.AUKERA

Dibujo jai eguna 1

Kasu honetan, zerrendatutako esaldi guztiak aurredefinituta daude, beraz, esaldi hauek kalifikatuko ditugu.

Hor eskuinean dagoen Dibujo 4botoia klikatuz gero ondorengo pantaila agertuko litzateke eta bertan “helburua” eremuan zalbagarrian dauden aukeretatik nahi duguna aukeratuko genuke eta aldameneko “esaldiak” eremuan nahi dugun esaldia eskuz idatziko genuke.

Dibujo jai eguna 1

2.AUKERA

Dibujo jai eguna 1

Kasu honetan, goiko pantailan ikusten den moduan, esaldirik ez daukagu beraz aldamenean dagoen Dibujo 6Ikonoan klikatuko dugu eta ondorengo pantaila agertuko zaigu.

Dibujo jai eguna 1

Pantaila honetan kalifikatu nahi ditugun esaldiak aukeratuko ditugu ezkerraldeko zeldatxoa aktibatuz eta “Gorde” botoiari emango diogu. Behin gordetakoan aurreko pantailan bistaratuko genituzke esaldi horiek eta hor kalifikatu beharko ditugu eta gordetzeko Dibujo 4 botoiari emango diogu.

2.2.4 BOLETINAK

Tutoreek, irakasleek ez bezala, ikasle bakoitzaren boletinak bistaratzeko eta inprimatzeko aukera dute. Horretarako, menuko “NOTAK”>”BOLETINAK” atala erabiliko da. Bertan, “MAILA” eta “EBALUAZIO” eremuak zehaztu ostean, tutorizatutako ikasleen zerrenda bistaratuko da: ikasle baten izenaren azpian dagoen botoia klikatuz, ikasle horri dagokion boletina bistaratuko da.

Dibujo jai eguna 1

Dibujo jai eguna 1

2.2.5 IZARAK

Boletinekin gertatzen den moduan, tutoreek “Izarak” ere bistara eta inprima ditzakete. Menuko “NOTAK”>”IZARAK” atalaren bitartez, “MAILA” eta “EBALUAZIO” eremuak zehaztu ostean lortuko dugu pantailan izara.

Dibujo jai eguna 1

2.2.6 AURREKO URTEETAKOAK

Atal honetan, tutoreek ikasleen aurreko urteetako kalifikazioak kontsulta ditzakete. “NOTAK” > “AURREKO URTEETAKOAK” atalean, “MAILA” eta “IKASLEA” eremuak zehaztuz gero, ikasle horrek Inikan dituen ikasturte guztietako notak bistaratuko dira.

Dibujo jai eguna 1

2.3 KALIFIKAZIO PARTZIALAK

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke. Horretarako, “NOTAK” > “KALIFIKAZIO PARTZIALAK” aukera erabili behar da.

Dibujo jai eguna 1

Pantaila hau honela antolatuta dago:

1.zutabea: Ikaslearen izena

H: Ikaslearen hutsegiteak. Ebaluaketako hutsegite justifikatu, ez justifikatu eta kaleratzeen kopuruak kalkulatzen dira, urrenez urren.

N: Ebaluaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

E: Errekuperaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

2.zutabea: Media. Eskubiko zutabeen media kalkulatzen du.

3…12 zutabeak: Konpetentziak. Ebaluazio bakoitzeko, gehienez, 10 zutabe ezar ditzake irakasle bakoitzak. Zutabe hauek, ikasgaia azpiataletan zatitzeko aukera ematen dute. Bakoitzari pisu bat emango zaio. Ondoren, konpetentzia hau kalifikatu ahal izango du. Konpetentzia guztien kalifikazio eta hauen pisuaren arabera, 3.zutabeko media kalkulatuko du sistemak. Kontutan izan, konpetentzia hauek ez direla ez boletinean ez izaretan agertuko.

Zutabe hauetakoren bat ezabatu nahi izanez gero, dagokion Dibujo jai eguna 1ikurrean klikatu.

13.zutabea: Oharra. Aukerako datua.

 

 

7. NIRE TXOKOA

7.NIRE TXOKOA

Menuko aukera honetan, eguneroko lanean ongi etor dakiguken hainbat dokumentu eta informazio aurki ditzakegu

7.1 DOKUMENTAZIOA

Aukera honekin, administratzaileak eskuragarri jarritako dokumentuak atzitu ahal izango ditugu.

Beheko irudian ikus daitekeen moduan, sailkatuta daude: lehenik, orokorrak; ondoren, ikasketa maila bakoitzekoak.

Dibujo 5

Dokumenturen bat deskargatu ahal izateko, dokumentuaren izenaren ondoan dagoen Dibujo 5 ikonoa klikatu behar da.

7.2 NIRE LINKAK

Atal honetan, interesatzen zaizkigun web orrietarako loturak gorde ditzakegu. Beheko irudian ikus dezakegun moduan, “web orria” dugu gordeta. Bisitatu nahiko bagenu, loturan klikatu beharko genuke.

Dibujo 5

Lotura berri bat gehitzeko, “Berria” botoia klikatu behar da.

Dibujo 5

Adibide moduan, Inikako web orria gehituko dugu gure loturen zerrendara. Horretarako, “Link-a” eremuan www.inika.net idatziko dugu (eremu horretan iada defektuz dagoen “http:/”ren ostean; “Testoa” eremuan, berriz, link hori zerrendan nola agertzea nahi dugun idatziko dugu: gure kasuan, “Inikako web orria” bezala izendatuko dugu.

Link berria gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu; egindakoa ezabatu nahiko bagenu, “Ezabatu” botoia; eta zerrendara itzuli nahiko bagenu, “Atzera”.

Link berria sortu ostean, zerrendan gehitu dela egiazta dezakegu:

Dibujo 5

7.3 IRAKASLEEN ZERRENDA

Atal honetan sartuz gero, zentruko irakasle guztien zerrenda aurkituko dugu.

Dibujo 5

Irakasle baten izenaren gainean klikatzean, berriz, berari dagokion ordutegia kontsultatu ahalko dugu.

Dibujo 5

5. JARRAIPENA

5.JARRAIPENA

Menuko atal honetan, ikasleen jarraipen akademikoarekin loturiko hainbat aukera aurkituko ditugu. Hau honela, “Tutore” perfilak aukera gehiago eskaintzen ditu “Irakasle” perfilak baino. Ondoko taulan zehaztuta perfil batak eta besteak ematen dituen aukerak:

Dibujo 5

 5.1 “TUTORE” PERFILA

Dibujo 5

5.1.1 NIRE IKASLEAK

Aukera honen bitartez, tutore batek tutorizatzen dituen ikasleen datu pertsonalak kontsultatu nahiz editatu ahal izango ditu. Halaber, datu akademikoak eta notak kontsultatzeko aukera ere izango du.

Datu pertsonalak atzitzeko: ikaslearen izenaren azpian dagoen Dibujo 5botoia klikatuko dugu.

Datu akademikoak kontsultatzeko: ikaslearen azpian dagoen Dibujo 5botoia klikatuko dugu.

Notak kontsultatzeko: ikaslearen azpian dagoen Dibujo 5botoia klikatuko dugu.

Dibujo 5

DATU PERTSONALAK

Dibujo 5

Goiko irudian ikusten den moduan, eremu hauek alda daitezke. Horretarako, editatu nahi dugun eremua aldatu ostean Dibujo 4 botoia klikatuko dugu.

DATU AKADEMIKOAK

Link honetan, aukeratutako “Ikasturtea” eremuan zehaztutako ikasturteari dagokion hainbat informazio aurki dezakegu: ebaluaketa bakoitzeko notak, hutsegite, arau-hausteak, anotazio, guraso-bilera, erabaki eta balorazioak…

Dibujo 5

NOTAK

Link honetan, dagokigun ikasturteko ikaslearen hainbat kalifikazio aurki ditzakegu:kalifikazio partzialak, helburu eta kontzeptuen kalifikazioa…

Dibujo 5

5.1.2 ANOTAZIOAK IRAKURRI

NIRE IKASLEAK

Esan daiteke, atal hau ikasleen oharren historiala kontsultatzeko dela. Alde batetik, aurreko urteetan irakasle eta tutore desberdinek idatzitako ohar guztiak kontsultatu ahalko dira. Bestetik, aurtengo ikasturtean beraien irakasleek ikasleei idatzitako oharrak izango ditugu eskuragarri. Azkenik, aurtengo ikasturtean zentruko edozein irakaslek ikasleei idatzitako oharrak irakurri ahalko ditugu.

Aurreko urteetakoak

Dibujo 5

Atal honetan, “Maila” eta “Ikaslea” aukeratu ostean, ikasle honen aurreko urteetako zein ohar mota irakurri nahi dugun zehaztu beharko dugu. “Irakasleen oharrak”, “Tutoreen oharrak” ala “Guraso-bilerak”.

Dibujo 5

Hiru kasu hauetan oharren erregistroaren antolaketa berbera da: ikasturte bakoitzeko, zein ikasgaitan nork eta  noiz idatzitako oharrak irakur ditzakegu.

Beraien irakasleenak

Atal honetan, irakasleek euren ikasleei aurtengo ikasturtean idatzitako oharrak kontsulta ditzakegu. Horretarako, “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. Bi daten arteko oharrak kontsultatzeko, “Noiztik” eta “Nora” eremuak bete beharko ditugu: eremu horietan klikatuz, egutegi bat agertuko da. Bertan aukeratu beharko ditugu data tarte horien mugak.

“Data” zutabean, oharra noiz idatzia izan den adierazten da; “Irakaslea-Gaia” zutabean, oharra zein irakaslek zein gaitan idatzi duen; “Oharra” zutabean zehazten da anotazioa.

Beheko aldean ageri den “Ebal.” Eremua zehaztuz gero, ebaluaketa horri dagokion ebaluazio erabakia kontsulta eta edita dezakegu. Azken kasu honetan, Dibujo 4 botoia klikatuko dugu eginiko aldaketa gorde dadin.

Dibujo 5

Dibujo 5 botoien bidez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke.

Dibujo 5 botoia, berriz, ikasle honen irakasle guztiei mezu bat bidaltzeko modu zuzena da.

Edozein irakasleenak

Atal honetan, ikasturte honetan zehar zentruko edozein irakaslek ikasleei idatzitako oharrak irakurri ahalko ditugu. Antolaketa aurreko azpi-atalean azaldurikoaren berdina da.

NIRE TALDEAK

Hemen, zehaztutako daten artean nik tutorizatutako taldeei idatziriko ohar orokorrak kontsulta ditzakegu. Horretarako, data-tartearen “Hasiera-data” eta “Amaiera-data” zehaztuko ditugu (eremuan klik egin, egutegian datak aukeratu eta Dibujo 5 botoia klikatuz).

Dibujo 5

“Data” zutabean, oharra noiz idatzia izan den adierazten da; “Irakaslea-Gaia” zutabean, oharra zein irakaslek zein gaitan idatzi duen; “Oharra” zutabean zehazten da anotazioa.

 5.1.3 ANOTAZIOAK IDATZI

NIRE IKASLEEI

Atal honek, nik tutorizatutako ikasleei oharrak idazteko aukera eskaintzen du. Horretarako, “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. Lehen lerroa (kolore grises agertzen dena) da bete behar duguna. “Data” zutabean, automatikoki “Aukeratu oharrarentzako data” eremuan aukeratu dugun data gordeko da; “Oharra” zutabean idatziko dugu anotazioa; “Publikoa historialerako” zelda aktibatuz gero, datorren urtera begira historialean gordeko da (defektuz aktibatuta dator); “Publikoa gurasoentzako” zelda aktibatuz gero, ikasle horren gurasoek ikusgai izango dute idatzitako oharra; Gordetzeko Dibujo 5 botoia klikatuko dugu.

Dibujo 5

Eginiko oharren bat editatzeko, ohar horren “Oharra” eremua aldatu ostean Dibujo 4 botoia klikatuko dugu; anotazioren bat ezabatzeko, berriz, anotazio horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1botoia klikatuko dugu.

EDOZEIN IKASLERI

Edozein ikasleri oharrak idazteko, “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. “Data” zutabean, automatikoki “Aukeratu oharrarentzako data” eremuan aukeratu dugun data gordeko da; “Oharra” zutabean idatziko dugu anotazioa. Gordetzeko, Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

Dibujo 5

Eginiko oharren bat editatzeko, ohar horren “Oharra” eremua aldatu ostean Dibujo 4 botoia klikatuko dugu; anotazioren bat ezabatzeko, berriz, anotazio horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1botoia klikatuko dugu.

5.1.4 ARAU-HAUSTEAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Arau Hausteen legedi berriaren arabera gure aplikazioak moldatu egin behar izan ditugu. Jarraian, tutoreak zein pauso jarraitu behar dituen azalduko dugu.

BERRIA

Menuko “JARRAIPENA” >“ARAU-HAUSTEAK”>”BERRIA” atalean sartuz, ondoko pantaila bistaratuko da:

Dibujo 5

Hasteko, “Maila” eta “Ikaslea” aukeratuko dugu. “Filtroak” atalean noiztik norako arau-hausteak kontsultatu nahi ditugun adieraziko dugu. Hau honela, “Filtroak” atalean zehaztutako daten arteko arau-hausteak bistaratuko dira.

Aipatzekoa da, “Aldatu/ezabatu” zutabeko “Eranskina1” eta “Anexo1” loturen bidez, dagokion arau-haustearen idatzizko ohartarazpena eskuratu ahalko dugula.

“Jokabide berri bat gehiago ikasleari” loturan klikatuz, ikasleari arau-hauste berri bat gehitzeko aukera izango dugu. Ondoko pantailako eremuak bete beharko ditugu horretarako:

Dibujo 5

Hasteko, “Saioa” eremuan zein saiotan gertatu den adieraziko dugu eta “Eguna” eremuan, arau-haustearen data. “Arau-Hauste” mota eremuan dagokiona aukeratuko dugu. “Gaia” eremuan, berriz, zein ikasgaitan gertatu den zehaztuko dugu.

“Jokabidea” eremuan, legezko arau-hausteen artean aukeratu beharko dugu gertatu dena (eskuinaldeko “Jokabideak” atalean dauzkagu arau-hauste hauek irakurgai). “Deskribapena” eremuan, irakasleak hala baderitzo, gertatu dena azaltzeko aukera dauka. “Neurria1”, “Neurria2”, “Neurria3” eremuetan, arau-hausteari aurre egiteko hartutako legezko neurriak zehaztuko dira (eskuinaldeko “Neurriak” atalean dauzkagu neurri hauek irakurgai).  Bestalde, “NeurriaN” bakoitzaren azpian bada eremu bat, nahi izatekotan oharren bat gehitzeko.

Arau-haustea gordetzeko Dibujo 4 botoia klikatuko dugu.

Gordetako arau-hausteren bat editatzeko, haserako pantailako “Aldatu/Ezabatu” zutabera joko dugu:

Dibujo 5

Bertan, Dibujo 5botoia klikatuz gero, , arau-haustearen formularioa agertuko zaigu. Egin beharreko aldaketak egin ostean, Dibujo 4 botoia klikatuko dugu. Bestalde, Dibujo 5botoia klikatzen badugu, arau-haustea ezabatuko da.

JARRAIPENA

Hemen, guk geuk tutorizatutako ikasleen arau-hausteen erregistroa bistaratuko da. “Hasiera-data” eta “Amaiera-data” zehazten baditugu, data horien arteko arau-hausteak bakarrik erakutsiko dira.

Dibujo 5

5.1.5 EBALUAZIO BILERAK

TALDEA

Talde baten informazioa gordetzeko, “JARRAIPENA”>”EBALUAZIO BILERAK”>”TALDEA” atalean sartu eta “Ebaluazioa” eremuan beharrezko ebaluaketa zehaztuko dugu.

Dibujo 5

 “Oharra” zutabean idatziko dugu taldeari dagokion informazioa eta erregistratuta gera dadin Dibujo 5 botoia klikatuko dugu. Automatikoki oharren zerrendan gehituko da. Aurretik sartutako oharren bat editatzeko, beharrezko aldaketak egin ostean Dibujo 4 botoiari ematea nahikoa da. Oharren bat ezabatu nahiko bagenu, ohar horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta klik egin ondoko botoian: Dibujo jai eguna 1

IKASLEA

Ikasle baten informazioa idazteko, “JARRAIPENA”>”EBALUAZIO BILERAK”>”IKASLEA” atalean sartuko gara.

“Ikaslea” eta “ebaluaketa” eremuak zehaztu ostean, ikasleari dagozkion “Erabaki”, “Balorazio” eta “Tutore oharra” idatziko ditugu. Gordetzeko Dibujo 4 botoia klikatuko dugu.

Aurrez idatzitako oharren bat editatzeko, beharrezko aldaketak egin ostean, Dibujo 4 botoia klikatuko dugu. Anotazioak borratzeko, eremuetako edukia ezabatu eta botoi berberari eman aldaketak gordetzeko.

Hurrengo orrian ikusi ahalko dugu azaldu berri dugun pantailan aurkituko duguna.

Dibujo 5

5.1.6 GURASOEKIN BILERAK

Ebaluazio bilerekin bezala, guraso-bileretatik jasotako informazioa gordetzeko aukera ere ematen du eInikak.

Dibujo 5

Ikasleari dagokion informazioa idazteko, “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. “Data” zutabean, automatikoki “Aukeratu oharrarentzako data” eremuan aukeratu dugun data gordeko da; “Oharra” zutabean idatziko dugu informazioa. “Zein gurasorekin egon gara?” zutabean adierazi nor bildu diren bileran; “Publikoa historialerako” zelda aktibatuz gero, datorren urtera begira historialean gordeko da informazioa (defektuz aktibatuta dator); “Publikoa gurasoentzako” zelda aktibatuz gero, ikasle horren gurasoek ikusgai izango dute idatzitako oharra; Gordetzeko, Dibujo 5botoia klikatuko dugu.

Aurretik sartutako oharren bat editatzeko, beharrezko aldaketak egin ostean Dibujo 4 botoiari ematea nahikoa da. Oharren bat ezabatu nahiko bagenu, ohar horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta klik egin ondoko botoian: Dibujo jai eguna 1

5.1.7 GURASOEN SARRERAK

Gurasoen kurtsoan zeharreko eInikaren erabilera neurtzen duen informazioa bistaratzen da atal honetan. Besteak beste, ebaluaketa bakoitzean aplikazioan zenbat aldiz sartu diren, eInika bidez publikatutako boletinak irakurri dituzten ala ez, ikaslearen arau-hauste, hutsegite eta anotazio desberdinen berri izan ote duten…

Dibujo 5

5.1.8 HIBP

Atal honetan, hezkuntzak betetzeko eskatzen duen dokumentua bistaratuko dugu. Dokumentu hau tutoreak beteko du. Dokumentu hau eInikan bistaratzeko lehendabizi Inikan “Kurtsokoak” atalean gaiari dagokion PIRE zutabeko zeldatxoa aktibatuta izatea beharrezkoa da ze bestela eInikan ezin izango da ikusi.

Dibujo 5

“HIBP”-ren atalean sartzen garenean lehendabizi goiko irudian ikusten den moduan, “Maila eta Ikaslea” adieraziko ditugu, behin aukeraketa egindakoan, beheko pantaila hori agertuko zaigu. Bertan, bistaratu nahi dugun ikasturtea eta eranskin mota aukeratuko ditugu.

Dibujo 5

5.2 “IRAKASLE” PERFILA

Dibujo 5

5.2.1 NIRE IKASLEAK

Aukera honen bitartez, irakasle batek bere ikasleen datu pertsonalak kontsultatu ahal izango ditu. Horretarako, “Maila-Gaia” eremua zehaztean agertzen den zerrendan, interesatzen zaigun ikaslearen azpian dagoen Dibujo 5ikonoan klikatuko dugu.

Hurrengo irudian ageri den moduan, datu hauek ez dira editagarriak: irakasleak kontsultatu bakarrik egin ditzake, ez aldatu.

Dibujo 5

5.2.2 ANOTAZIOAK IDATZI

NIRE IKASLEEI

Atal honek, irakasle batek bere ikasleei oharrak idazteko aukera eskaintzen du. Horretarako, “Maila – Gaia” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. Lehen lerroa (kolore urdinez agertzen dena) da bete behar duguna. “Data” zutabean, automatikoki “Aukeratu oharrarentzako data” eremuan aukeratu dugun data gordeko da; “Oharra” zutabean idatziko dugu anotazioa; “Publikoa tutoreentzat” zelda aktibatuz gero, ikasle horren tutoreak ere izango du ohar honen berri; “Publikoa gurasoentzako” zelda aktibatuz gero, ikasle horren gurasoek ikusgai izango dute idatzitako oharra; Gordetzeko, Dibujo 5 botoia klikatuko dugu.

Dibujo 5

Eginiko oharren bat editatzeko, ohar horren “Oharra” eremua aldatu ostean Dibujo 4 botoia klikatuko dugu; anotazioren bat ezabatzeko, berriz, anotazio horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1botoia klikatuko dugu.

NIRE TALDEEI

Menuko sarrera honen helburua, irakasle batek irakasten duen talde osoarentzat anotazioa idaztea da. Funtzionamendua, ikasleei banaka anotazioa idaztearen berbera da.

EDOZEIN IKASLERI

Edozein ikasleri oharrak idazteko, “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztuko ditugu. “Data” zutabean, automatikoki “Aukeratu oharrarentzako data” eremuan aukeratu dugun data gordeko da; “Oharra” zutabean idatziko dugu anotazioa. Gordetzeko, Dibujo 5 botoia klikatuko dugu.

Dibujo 5

Eginiko oharren bat editatzeko, ohar horren “Oharra” eremua aldatu ostean Dibujo 4 botoia klikatuko dugu; anotazioren bat ezabatzeko, berriz, anotazio horri dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1botoia klikatuko dugu.

5.2.3 ARAU-HAUSTEAK

Irakasle batek, arau-hausteak erregistratzeko aukera dauka, ez horrela jarraipena burutzekoa.

Alde batetik, bere ikasleei arau-hauste berria gehi diezaieke. Horretarako “JARRAIPENA” >“ARAU-HAUSTEAK”>”NIRE IKASLEAK” atalean sartu eta “Aukeratu maila eta gaia” eremua zehaztu behar du.

Bestalde, bereak ez diren ikasleei arau-hauste berri bat gehitzeko, “JARRAIPENA” >“ARAU-HAUSTEAK”>”EDOZEIN IKASLE” atalean sartu eta “Maila” eta “Ikaslea” eremuak zehaztu behar ditu.

Kasu bakoitzean zehaztapen horiek bete ostean, ondoko pantailara iritsiko gara:

 Dibujo 5

“Filtroak” atalean, arau-haustea zehaztuko dugu: noiztik norako arau-hausteak kontsultatu nahi ditugun adieraziko dugu. Hau honela, “Filtroak” atalean zehaztutako daten arteko arau-hausteak bistaratzen dira.

Aipatzekoa da, “Aldatu/ezabatu” zutabeko “Eranskina1” eta “Anexo1” loturen bidez, dagokion arau-haustearen idatzizko ohartarazpena eskuratu ahalko dugula.

“Jokabide berri bat gehiago ikasleari” loturan klikatuz, ikasleari arau-hauste berri bat gehitzeko aukera izango dugu. Ondoko pantailako eremuak bete beharko ditugu horretarako:

Dibujo 5

Hasteko, “Saioa” eremuan zein saiotan gertatu den adieraziko dugu eta “Eguna” eremuan, arau-haustearen data. “Arau-Hauste” mota eremuan dagokiona aukeratuko dugu. “Gaia” eremuan, berriz, zein ikasgaitan gertatu den zehaztuko dugu.

“Jokabidea” eremuan, legezko arau-hausteen artean aukeratu beharko dugu gertatu dena (eskuinaldeko “Jokabideak” atalean dauzkagu arau-hauste hauek irakurgai). “Deskribapena” eremuan, irakasleak hala baderitzo, gertatu dena azaltzeko aukera dauka. “Neurria1”, “Neurria2”, “Neurria3” eremuetan, arau-hausteari aurre egiteko hartutako legezko neurriak zehaztuko dira (eskuinaldeko “Neurriak” atalean dauzkagu neurri hauek irakurgai).  Bestalde, “NeurriaN” bakoitzaren azpian bada eremu bat, nahi izatekotan oharren bat gehitzeko.

Arau-haustea gordetzeko Dibujo 4 botoia klikatuko dugu.

Gordetako arau-hausteren bat editatzeko, haserako pantailako “Aldatu/Ezabatu” zutabera joko dugu:

Dibujo 5

Bertan, Dibujo 5botoia klikatuz gero, arau-haustearen formularioa agertuko zaigu. Egin beharreko aldaketak egin ostean, Dibujo 4 botoia klikatuko dugu. Bestalde, Dibujo 5botoia klikatzen badugu, arau-haustea ezabatuko da.

5.2.4 HIBP

Atal honetan, hezkuntzak betetzeko eskatzen duen dokumentua ikusiko dugu. Bistaratzeko, lehendabizi Inikan “Kurtsokoak” atalean gaiari dagokion “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatuta izatea beharrezkoa da. Behin dagokion gaiari “PIRE” aktibatu zaionean, adierazitako gai hori ematen duen irakasleak dokumentu hau bistaratu eta bete ahal izango du eInikan. Inikan ez bada “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatzen eInikan dokumentu hau ez da bistaratuko.

Dibujo 5

“HIBP”-ren atalean sartzen garenean lehendabizi goiko irudian ikusten den moduan, “Maila-Gaia” eta “Ikaslea” adieraziko ditugu, behin aukeraketa egindakoan, beheko pantaila hori agertuko zaigu. Bertan, bistaratu nahi dugun ikasturtea eta eranskin mota aukeratuko ditugu.

Dibujo 5

5.2.5 JARRAIPENA LH-HH

Atal honetan, irakasleak bere ikasleen jarrera, etxeko lanak, oharrak sartuko ditu. Horretarako JARRAIPENA > JARRAIPENA LH-HH atalean sartuko gara eta bertan “Maila-Gaia” eta “Eguna” adieraziko ditugu.

Behin zehaztapen horiek egindakoan, aukeratutako gai eta talde horri dagokion ikasleen zerrenda bistaratuko dugu eta hor sartuko ditu irakasleak bere ikasleen jarrerak, etxeko lanak, oharrak eta aldaketak gordetzeko Dibujo 4 botoiari emango diogu.

Dibujo 5