“ETORKIZUNERA”
Gezi honen bitartez, bi eragiketa gauza ditzakegu:
- Saio kontsekutiboen artean: jarduera baten iraupena luzatzen du.
- Saio-ez kontsekutiboen artean: bi saioetako edukia trukatzen du.
Eragiketa hauen abiapuntua bera da: lehenik, interesatzen zaigun saioari dagokion botoia klikatuko dugu. Jarraian, saio horren ondorengo beste saioa zein den zehaztuko dugu (luzatu edo trukatu nahi duguna, hain zuzen ere).
Horretarako, botoia klikatu ostean agertzen den pantailan, “Aukeratu saioa” eremuko desplegablean zehaztuko dugu etorkizuneko saio hori:
Hemen banatzen da bidea: aukeratutako bi saioak kontsekutiboak badira, aukera batzuk izango ditugu; ez badira, beste batzuk.