“IRAGANERA”
Gezi honen bitartez, hiru eragiketa gauza ditzakegu:
- Saio kontsekutiboen artean:
- Bi saio bat egitea.
- Bi saioetako edukia egunez trukatzea.
- Saio-ez kontsekutiboen artean:
- Saio bateko edukia bestera pasa eta tarteko saioak mugitzea.
Hiru eragiketa hauen abiapuntua bera da: lehenik, interesatzen zaigun saioari dagokion botoia klikatuko dugu. Jarraian, saio hori baino lehenagoko beste saioa zein den zehaztuko dugu (bat egin edo trukatu nahi duguna, hain zuzen ere).
Horretarako, botoia klikatu ostean agertzen den pantailan, “Aukeratu saioa” eremuko desplegablean zehaztuko dugu iraganeko saio hori:
Hemen banatzen da bidea: aukeratutako bi saioak kontsekutiboak badira, aukera batzuk izango ditugu; ez badira, beste batzuk.