Atal honetan hutsegiteen jarraipena burutu ahal izango da: aukeratutako taldean adierazitako data tarte batean izandako hutsegiteak, hain zuzen ere. (Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako talde eta gaiko ikasleekin jarraituko dugula lanean
Bestalde, datuen kontsulta burutzeko irizpidea ezarri dezakegu: ebaluaketa jakin bateko hutsegiteak nahiz denbora-tarte zehatz batekoak kontsulta ditzakegu. Horretarako, “Aukeratu filtroa” eremuan “Daten artean” edo “Ebaluaketa” aukeratuko da.
Lehen irizpidea aukeratuz gero, “Hasera” eta “Amaiera” eremuetako ikonoan klikatuz zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun data-tartea.
Bigarrena aukeratuz gero, berriz aplikazioa defektuz gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebaluaketa” eremuan alda daitekeelarik).
botoia klikatuz emango dugu kontsulta burutzeko agindua eta datuak bistaratuko dira:
Ikasle bakoitzeko “Data” eta “Ordua” zutabeetan agertzen diren egun eta saioko “Falta-Mota” bistaratuko da, berandutzerik egon den ala ez eta dagokion oharraz gain.
Pantaila honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira: