Pantaila honen bitartez, inzidentzien erregistroa gauzatuko da.
Hasteko, ondoko datuak zehaztuko ditugu:
- Multzoa: zein inzidentzia mota gehituko dugun.
- Partea: aukeratutako multzoko zein baliabideren inguruko inzidentzia den.
- Data: zein egunetako inzidentzia den.
- “Itxitako matxurak ikusi” zelda aktibatuz gero, iada konponduta dauden matxurak ere bistaratu egingo dira.
Datu hauek zehaztu ostean, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:
Bertan, inzidentziari buruzko hainbat datu beteko ditugu:
- Lehentasuna: baxua, ertaina edo larria.
- Partearen deskribapena: arazoaren deskribapena.
- Arduraduna: inzidentzia matxuren zein arduraduni dagokion.
Inzidentzia erregistratzeko, botoia klikatuko dugu.
Inzidentziaren batean aldaketaren bat gauzatu ostean hau gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Inzidentziaren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.