MATXURAK KUDEATU

Menuko aukera honen bitartez, erregistratutako matxuren jarraipena gauzatu ahal izango dugu. Hau honela, bertatik eguneratuko dugu matxuren egoera eta baita, behar izatekotan, lehentasuna ere.

Pantaila honetara sartzean, irekita dauden matxura guztiak bistaratuko dira.

adm_matxurak_kudeatu

Matxurak filtratu nahi izatekotan, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:

  • Multzoa: eremu honetan inzidentzia multzo bat zehaztuz gero, multzo horretakoak bakarrik bistaratuko dira.
  • Partea: eremu honetan baliabide bat zehaztuz gero, honi dagozkion inzidentziak bakarrik bistaratuko dira.
  • “Itxitako matxurak” ikusi zelda aktibatuz gero, itxita dauden inzidentziak ere bistaratuko dira.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukeren artean, ondokoak daude:

  • Datuen edizioa: lehentasuna, egoera, deskribapenak, konponbideak, etab. alda/egunera daitezke (horretarako dauden eremuetan zehaztuta).
  • Datuen ezabaketa: inzidentziari dagokion “ezabatu” zutabea aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude