SAIO BERRIEN TXERTAKETA / EZABAKETA

TXERTAKETA

Saio berri bat txertatzeko, ordu eta egunari dagokion zelda txuriaren gainean klikatzean leiho berri bat bistaratuko da. Bertan zehaztuko ditugu txertatzera goazen saioaren ezaugarriak:

  • Aukeratu saio-mota: “Lektiboa” nahiz “Pertsonala izan daiteke.

SAIO LEKTIBOA

Saio lektiboa txertatzera bagoaz, “Aukeratu Gaia” desplegablean zein gaitakoa den adieraziko dugu. Jarraian, “Unitatea” eta “Jarduera” idatziko ditugu. Saioa txertatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

saioa_gehitu_lek

 

SAIO PERTSONALA

Saio pertsonalak, astero errepikatzen ez direnak dira. Adibidez, medikuarengana bagoaz. Kasu honetan, eguna(k) eta ordua(k) zehaztuko ditugu. “Testua” eremuan oharren bat idazteko aukera izango dugu. “Gorde” botoian klikatuz, saioa txertatuko da.

saioa_gehitu_perts

 

EZABAKETA

Saio bat ezabatzeko, honi dagokion zakarrontzia botoia klikatu eta eragiketa baieztatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude