TXERTAKETA
Saio berri bat txertatzeko, ordu eta egunari dagokion zelda txuriaren gainean klikatzean leiho berri bat bistaratuko da. Bertan zehaztuko ditugu txertatzera goazen saioaren ezaugarriak:
- Aukeratu saio-mota: “Lektiboa” nahiz “Pertsonala” izan daiteke.
SAIO LEKTIBOA
Saio lektiboa txertatzera bagoaz, “Aukeratu Gaia” desplegablean zein gaitakoa den adieraziko dugu. Jarraian, “Aukeratu markoa” eremuan, dagokion markoa zehaztu eta “Aukeratu ordua” eremuan, saioari dagozkion hasera eta amaiera orduak adieraziko ditugu. Saioa txertatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.
SAIO PERTSONALA
Saio pertsonalak, astero errepikatzen ez direnak dira. Adibidez, medikuarengana bagoaz. Kasu honetan, hasera eta amaiera ordua(k) zehaztuko ditugu. “Deskribapena” eremuan oharren bat idazteko aukera izango dugu. “Gorde” botoian klikatuz, saioa txertatuko da.
EZABAKETA
Saio bat ezabatzeko, honi dagokion botoia klikatu eta eragiketa baieztatuko dugu.