Azken mugimendua. Ez da mugimendu bat baina mugimendu bat eragiten du. Botoi honekin Unitate+Jarduera bat gehituko dugu guk adierazitako egunean. Honekin egun horretan zegoen jarduera A FUTURO mugituko du eta horren ondoren dauden guztiak ere.
Ikus dezagun adibide bat, argiena baita:
Euskara hartuko dugu. 08/12/2015 sesioaren gainean botoia klikatuko dugu eta hor unitate-jarduera berri bat gehituko dugu:
Honelako leiho bat irekiko zaigu. Bertan bi aukera ditugula esan dezakegu:
- Unitate bat aukeratu. “Aukeratu edukia” desplegatzen badugu Euskarako eduki eta jarduera guzti-guztiak agertuko dira, bai emanak edo eman gabeak. Zergatik aukera dezakegu sortutako eduki bat? Adibidez sesio horretan orain dela bi aste emandako jarduera baten errepasoa egin nahi dugulako. Honek zer egingo luke? Jarduera orain dela bi astetik kendu? EZ! Honek kopiatu besterik ez du egingo, beraz jarduera hori egun batean “programatuta” egongo zen, hor jarraituko du, bakarrik zuk esandako egunean ere berdin berdina edukiko duzula.
- Unitate– Jarduera ataletan zuk nahi duzuna idatzi eta hori gordeko da. Eskola batek adibide argi bat esan zigun. Dema dezagun Xabier Lete hil dela eta gu Euskarako irakasle gisa bere bizitzari buruz hitz egin nahi diedala nire ikasleei gaurko egunez. Jarduera hori ez nuen hasieratik programatuta, orduan irakasleak gehitu egingo du jarduera berri hori bere asteko programazioan.
Xabier leteren adibide hori erabiliko dugu jarduera berria gehitzeko eta ikusteko nola geldituko litzatekeen gure programazioa:
08/12/2015-eko sesioan “Xabier Lete” “Bere bizitza eta Lanak” gehitu du, hori jarri baitugu Unitate eta Jarduera gisa. Abenduaren 8-an eman behar genuen Jar-02 abenduaren 10rera mugitu da, eta horrela hurrengo guzti guztiak. Beraz, jarduera gehitu du eta bertakoa eta ondorengo guztia A FUTURO mugituko du posizio bat.
KONTUTAN IZAN BEHARREKOA: Mugimendu honekin, aukeratutako ikasgai eta taldeko jarduerak mugitzen dira. Adibidez, “BATX2-2Ako Filosofia II” edo “DBH1/A-ko Euskara”-rekin ari bagara, haun jarduerak bakarrik mugituko dira, beste ikasgaiak bere horretan geldituko dira.