A1. – “Iraganera” operazioa: Jarraian dauden bi saio bat egitea.

SAIO KONTSEKUTIBOAK

Aukeratutako bi saioak jarraian badaude, sistemak galdera bat egingo digu “Bi saioak bat egitea nahi duzu?”. Gure erantzunaren arabera, eragiketa mota bat ala bestea gauzatuko da:

irakaslepr

  • BAI (ACEPTAR): Bi saioetako edukia bakar batean bidluko da; hortik aurrerako saioak datan atzeratu egingo dira.
  • EZ (CANCELAR): Bi saioetako edukia trukatuko da.

Jarraian dauden bi saiorekin bat egingo du eta hurrengo saio guztiak mugituko ditu, egutegian hutsunerik gera ez dadin. Honela:

mug_konts_ok

Irudian ageri den moduan, “Jar1” eta “Jar2” egun berean eman dira eta “Jar3” jardueratik ondorengo guztiak saio bat lehenago jarri dira.

Ordutegian behatuz gero, ikusiko dugu “Tomas Akinokoa” unitatearen lehen bi jarduerak “Jar1” eta “Jar2” egun banatarako planifikatu direla. “Jar2” saioko irakaslepr ikonoan klikatzean agertzen den leihoan, “Jar1” edukiari dagokion eguna zehaztuko dugu “Aukeratu sesioa” eremuan. Jarraian, sistemak “Bi saioak bat egitea nahi duzu?” galdetuko du eta baiezkoa erantzungo dugu (aceptar). Prozesu honen ostean,  bi saioak egun bakar batean kokatuko dira eta “Jar3” jarduerak hartuko du “Jar2″k lehen zuen lekua.

LEHEN

irakaslepr

ORAIN

irakaslepr

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude