ORDUTEGIA SARTU BERRIA

Aurreprestaketa lanen artean, irakasleak dagokion ordutegia erregistratu beharko du koadernoan. (Administrariak ere badu irakasle guztien ordutegiak gordetzeko baimena, beraz, lan egiteko modua zentruak berak erabaki beharko du).

Ordutegia sartzeko, menuko “Ordutegia sartu” aukerara joko dugu.

Bistaratuko den pantailan, ondoko eremu/atalak bereiziko ditugu:

  • Ordutegia: zelda-matrize egituran biltzen dira irakasleak asteko egun bakoitzeko ordu-eremu bakoitzean dituen saioak.
  • Irakaslea: bistaratutako ordutegia dagokion irakaslea.
  • Ikasturtea: bistaratutako ordutegia dagokion ikasturtea.

 

Ordutegiari dagokionean, ondoko eragiketak gauza ditzakegu:

  • Saioak txertatu.
  • Saioak editatu.
  • Saioak ezabatu.

 


SAIOAK TXERTATU

Ordutegian saio bat gehitzeko, egun eta ordu jakin bati dagozkion zeldan klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko datuak beteko ditugu:

Mota Kontuan izan, saio mota desberdinak txerta ditzakegula ordutegian eta mota bakoitzaren arabera, datu desberdinak sartu beharko ditugula.
> SAIO LEKTIBOA

–          Gaia: Txertatzera goazen saioa dagokion maila/gaia/taldea.

–          Ikaslea: Aukeratutako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da kasu honetan.

> BILERA/ OSAGARRIA/ ZAINTZA/ LIBREA

–          Deskripzioa: saioaren xehetasunak adierazteko lekua.

Egunak Saioari dagokion eguna (datu hau automatikoki bete da zeldaren gainean klik egindakoan).
Asteko agendarako data-tartea Aukeratutako saioaren xehetasunak (maila/gaia/taldea) ikasturtearen zein unetatik zein unetara finkatuko diren zehaztuko dugu bi eremu hauetan.
Gela Saioari dagokion ikasgela. (Kontuan izan, eremu honetan gela bat adieraztean, automatikoki honen erreserba gauzatuko dela adierazitako data-tarterako).
Markoa Saioari dagokion ordutegi-markoa.
Ordua Saioari dagokion ordutegi-eremua.

 

Behin saio guztiak txertatu ostean, ordutegia modu honetan bistaratuko da:

 


 

SAIOAK EDITATU

Ordutegian saioen datuak editatzeko, dagokion zelda klikatu eta bistaratzen den leihoan interesatzen den eremuko datua aldatuko dugu. Jarraian, aldaketa gordetzeko  botoia klikatuko dugu; aldaketa gorde nahi ez badugu, berriz,  .


SAIOAK EZABATU

Ordutegian saioak ezabatzeko, dagokion zelda klikatu eta bistaratzen den leihoan botoia klikatuko dugu:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude